Emakumeen Mundu Martxa, Leitzara

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Ostegunean abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa Bartzelonatik, eta urriaren 17an bukatuko da, Lisboan. Tartean, berriz, Leitzatik pasako da, datorren asteartean; irailaren 29an. Hori horrela, hainbat ekintza antolatu dituzte Leitzako Bilgune Feministak, Kontsumo Taldeak, Udalak eta Gizar­te Zerbitzuen Mankomunitateak, eta inguruko herritar guztiak animatu nahi dituzte ekintzetan parte hartzera. Asteartean eguerdiko 13:00ean harrera eginen zaio martxari. Ondoren, Agina landatu eta plaka bat jarriko da, eta 14:00etan bazkaria eginen da Torrean; txartelak salgai daude 8 eurotan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!