Yoga eta aerobikerako taldeak, osatuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Osatu dira bi taldeak, yoga eta aerobik ikastaroak emateko, eta urrian hasiko dira: yogakoa datorren ostegunean bertan, eta aerobikekoa hurrengo astelehenean. Yoga ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 17:30etatik 18:50etara Txirrita ikastetxean, eta aerobikekoa astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara, auzo etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!