Hasiera onari segida emateko, zaleen babesean gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Bikain hasi zuen Liga Munda­rrok, Erregional Preferenteen mailan, eta halaxe estreinatu nahi du zaleen aurrean ere. Zarkumendegin jokatuko dute moreek gaur, EAS 08 taldearen kontra, arratsaldeko 16:00etan.
Aurreko astean Deustori ira­bazita, konfiantzaz gainezka aterako dira astigartarrak, hain ondo hasi ez zen talde baten kontra: etxean galdu zuen EAS 08k, Vasconiaren kontra (0-1).
Hirugarren dago Mundarro Ligan, eta goiko postu horietan segi nahi du, iazko sufrimenduak ahaztuta. Gaur irabaztea, aurreneko pausoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!