Bigarren garaipena eta lidertzaren bila, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Garaipena bakarrik ez, lidertza ere bilatuko du Mundarrok bihar, Gipuzkoako lehenengo mailan, txapelketa hasiera onari segida emateko. Aurre­ne­ko partidua izango du etxean, 10:45etan Astigarragako ki­rol­degian, Arri BKL taldearen kontra. Aurreko asteburuan Sora­luce Bergarari irabazita (46-60), Ligako bigarren daude astigartarrak. Beasaingo taldea, berriz, etxean galtzetik dator (57-59), Bostekoren kontra.

Bigarren mailakoak, gaur
Gipuzkoako bigarren mailako taldeak, berriz, gaur jokatuko du. Etxean ariko dira beraiek ere, 16:00etan kiroldegian, Oiar­soren kontra. Aurreneko garaipena bilatuko du Mundarrok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!