Datorren astetik erabili ahal izango dira baratzak

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Datorren astean hasiko dira astigartarrak, herri baratzak lantzen. Dagoeneko eman dute beharrezko ikastaroa, eta behin kontratuak sinatuta, berehala izan­go dute aukera, horiek erabiltzeko.
40 baratza eskaini zituen Udalak, nekazaritza ekologikoa lantzeko, bakoitza 30 metro karratukoa. Apuntatu ziren he­rritarren artean, zozketa egin zuten irailaren 14an zozketatu zituzten herri baratzak. Ho­rre­la, baratzak adjudikatu ziren, eta gainontzekoekin, itxaron zerrenda bat osatu zen.

Derrigorrezko ikastaroa, aste honetan
Baratzaren bat jaso duten herritarrek, derrigorrezko ikastaro bat eman behar izan dute, ingurugiro teknikariaren eskutik, nekazaritza ekologikoaren nondik norakoak ezagutzeko. Bi taldetan banatuta egin dute ikastaroa: talde batek, astearte eta ostegunean izan ditu klase teoriko-praktikoak; eta beste taldeak, gaur bertan emango du ikastaro osoa.

Astelehenetik asteazkenera sinatu behar dute kontratua, herri baratzak erabiltzen hasteko.

Kontratua sinatzeko, astelehenetik asteazkenera
Behin ikastaroa emanda, datorren astelehenetik asteazkenera sinatu beharko dute kontratua, tokatu zaien baratza jaso­tzeko. Behin kontratua sinatuta, berehala izango dute aukera astigartarrek, herri baratzak erabiltzen hasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!