Astigarragako txistulariak, Iruñara gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Iruñan izango dira gaur Asti­ga­rragako txistulariak, San Fermin Txikito jaietan. Iruñako Alde Zaharreko erraldoi taldeak gonbidatuta joango dira, Txirrixkla­ko eta Musika Eskolako txistulariak. Horrela, gonbidapen trukearekin jarraituko dute. Iaz bezala, aurten ere Asti­garragara etorri ziren Iruñako erraldoiak, apirilean, Txirrix­klak gonbidatuta. Eta iaz bezala, aurten ere bueltatu die gonbitea erraldoi taldeak, San Fermin Txikito jaietan bertara joateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!