Aurreneko parte hartze mahaian egon zen Astigarragako PSE-EE ere, hondakin bilketaren kontsultari buruz aritzeko. Izan ere, «herri kontsultaren alde» dago alderdia, Mikel Duran bozeramaileak azaldu duenez: «hala ere, guregatik balitz, zuzenean kenduko genuen Bilduk ezarritako atez ateko sistema. Astigartarrek urteak daramazkite inposaketa honen kontra egiten. Eta horregatik, herritarrei eskatuko diegu, edukiontzien sistema aukeratzeko». Modu berean, Duranek bere kezka erakutsi du, «talde politiko batzuek nahastu nahi dituztelako bilketa sistema eta itxiera sistema. Oso gauza desberdinak dira, eta bigarrena, gainera, ez dagokio udaletxeari», azaldu du sozialisten bozeramaileak.
«Bilduren 2011ko botoak baino firma gehiago bildu ziren atez atekoaren kontra»
PSE-EEren bozeramaileak gogorarazi nahi du, astigartarrek «2.000 firma baino gehiago» bildu zituztela «inposaketa honen kontra; Bilduk 2011 urteko Udal Hauteskundeetan lortu zituen botoak baino gehiago, alegia». «Atez ateko sistema inposatzea, erabateko aberrazioa izan zen», Duranen ustez: «lehenik eta behin, arlo sozialean, hondakinak biltzeko sistema bat inposatzen delako, Astigarragako herriaren gehiengoak nahi ez duena. Eta bestetik, arlo ekonomikoan ere bai, suposatzen duen gastua udalaren baliabide ekonomikoetatik kanpo dagoelako».
Horregatik, adierazi du sozialistak beti konprometitu direla publikoki «atez atekoa berehala ezabatzera», herritarren eskaera bati erantzuten diolako, eta gure Udala «ekonomikoki hipotekatu egiten duelako».
«Gipuzkoarrak oso kontzientziatuta daude birziklapenarekin»
Duranek nabarmendu nahi izan du, bestalde, gipuzkoarrak «oso kontzientziatuta» daudela birziklapenarekin: «Bildu alkatetzetara iritsi baino lehen, gipuzkoarrak dagoeneko sentsibilizatuta zeuden ingurugiroarekin, eta beraien etxeetan hondakinak bereizten zituzten. Ikusi besterik ez dago, Gipuzkoa buru-buruan zegoela gehien birziklatzen duen Estatuan. Eta hori izan da, gipuzkoarrek daukaten kontzientziazio maila altuagatik», bozeramailearen ustez.
«Edukionetzien sistema da hondakin bilketarako onena»
Hortaz, Duranek azpimarratu du edukiontzien sistema dela «hondakinen bilketarako onena». Halaber, birziklapenaz kontzientziatzearen alde egin du, «baina inoiz ez inposaketa bidez. Sedukzioa, batetik, eta herritarrentzako erosotasun haundiagoa, bestetik, dira bilketa selektiboa haunditzeko gakoak».