Ginkana gaur, desgaitasuna duen pertsona baten lekuan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 25a, 02:00

Mugikortasun Astearen ba­rru­an, aurten ere Ginkana ego­­­kitua izango da gaur (17:00-19:00), Atsegin­degin. Zazpi­ga­rren edizioa da aurtengoa, Kox­ka elkarteak, Euska­diko desgaitasun fisikoa du­ten kirolarien elkarteak, Her­nades boluntarioen taldeak, AGIK (Gi­puz­koako bista gabezia du­tenen elkarteak) AGAEB (Gi­puzkoako Bizkar Hezur bikoa dutenen elkarteak) antolatuta eta FEDER Gi­puzkoak (Gaixo­tasun Arra­roen Federa­zioa­ren barruan dagoena) antolatuta; azken hau, berria.

Trabak ezagutzeko aukera
Ginkanaren helburua da, desgaitasuna duen pertsona baten lekuan jartzea, per­tsona horiek egunero dituzten traba eta zailtasunen jakinen gainean jar­tzeko, «hori bai, beti ere giro alai batean, eta umore onean», azaldu dute antolatzaileek.
Probei dagokienean, guztiek izango dute zerikusia desgaitasun batekin. Azaldu dutenez, kontuan hartuko dute probalariaren sinpatia, alaitasuna, gogoa...
Bestelako tailer batzuk ere izango dira, txikientzat: txapa eta pintura tailerrak...
Baita ere, FEDER elkarteak, stand bat izango du, eta makilajea egingo die umeei, hau da, aurpegia margotuko die.
Ginkanaren zirkuitua bu­katzean, txokolate urtua eman­go zaie probalari eta ikusleei.
Koxka elkarteak gonbidapena luzatzen die herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!