Zer gertatzen da haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoekin?

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 24a, 02:00

Haurdunaldia bizitzea eta partekatzea lantzen dituen tailerra antolatu du Udaleko Ber­dintasun Kontseiluak. Haur­­dunaldian zehar ohikoak izaten dira azterketa gine­k­o­logikoak eta probak, haur­dun dagoen emaku­mearen kon­trola eramateko eta arazorik sortzen bada, aurre egiteko. Berdintasun Sailetik ordea, gogoratu nahi dute, haurdun egotea ez dela gaixo egotea.

Helburua, haurdunaldian sortzen diren galderei erantzutea
Zer gertatzen da haur­du­nal­di­an zehar izaten diren sen­tsazio emozional eta fisi­koekin? Asko izaten dira amak izaten dituen galderak: zer gertatzen da ama eta umearen arteko harreman diadikoa­rekin?  Zer gertatzen da familia-guneko beste kideen harremanarekin? Zein da bikotearen egitekoa? 
Antolatzaileek azaldu duten moduan, amak sentitu egiten du, eta umeak ere, eta hori nabaritu egiten da maila fisikoan, tentsio muskula­rrean eta maila emozionalean. Galdera guzti horiei erantzute aldera antolatu dute haur­dunaldi tailerra. Horrez gain, tailerrean emango dute, baita ere: haurdunaldiaren eta er­ditzearen anatomiari buruzko informazioa; haurdunaldi fa­seei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa; izaten diren molestiak nola arindu azalduko dute; emakume eta bikotearen beharrak zeintzuk diren errekonozitu eta adie­razten hastea; haurdunaldi eta erditze prozesuaren hausnar­keta; eta umearekiko loturari buruzko informazioa.

Tailerra, urritik urtarrilera
Josune Martirena psikologoa  eta Marijo Artola diafreo terapeuta izango dira tailerraren zuzendari eta koordinatzailea. 
Tailerra urriaren 7an hasiko da, eta urtarrilaren 27an bukatu. Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00­etara, Biteri kultur etxean.
Parte hartu nahi duten ema­kumeek, gutxienez, 12 as­teko egon behar dute haurdun. Saio batzuetan bakarrik har­tuko dute parte; eta besteetan, hauen bikote edo la­guntzaileek; eta azkenik, beste batzuetan, guztiek elkarrekin. Izen ematea zabalik dago, eta prezioa 30 eurokoa da. Kontakturako: marijo-m@hernani.eus; maialen-a@hernani.eus, 943 33 70 17 edo Plaza Feminista (Aristizabal 7, behea). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!