Munduko Kopan izango da Gurutzealde, Mexikon

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Behin betiko zerrendan dago Oier Gurutzealde pelotari astigartarra, urrian Munduko Kopa jokatzeko. Aurreko astean jaso zuen selekzioaren deia, eta Me­xikon izango da Gurutzealde, urriaren 10etik 18ra. Eskuz ba­na­ka jokatuko du.

Nagusiek bi partidu, gaur
Pelotari astigartarrek, Gipuz­koa­ko Txapelketako beste bi partidu jokatuko dituzte gaur, goizeko 11:00etan, Zumarra­ga­ko Beloki frontoian.
Nagusien mailan ariko dira, eskuz binaka, eta Beloki taldearen kontra jokatuko dute bi bikoteek: Harri Loidik eta Jokin Santxezek aurreneko partidua, eta Egoitz Olarrak eta Josu Altunak bigarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!