Bilera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 24a, 02:00

Osiñagako Auzo Elkarteak bilera deitu du igandean, 12:00etan, Arriatsuko eskolan. Hiru gai izango dituzte aztergai: 2015 urte bukaerako egutegia zehaztea, auzoaren beharrak aztertzea eta auzokoek dituzten gai edo beharrak azaltzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!