Carmen Ibañezen Gela 44 erakusketa inauguratuko dute gaur, Biteri kultur etxean. Instalazio-performance honekin, Ibañezek erakutsi nahi du genero indarkeriaren ikuspegi artistikoa, subjektiboa eta era berean objektiboa. Ekintza eta bizipen errealetan oinarritutako ikastaroa da, eta egilea, tratu txarren egoera azaltzen saiatzen da. Bere lanaren zati bat testimoniala da. Erakusketa gaurtik hilaren 30era egongo da, Biterin, 18:00etatik 20:00etara.