Ongintzak antolatuta, herriko ikastetxe guztietako irakasleak parte hartzen ari dira Haurren Babesaren inguruko ikastaro batean. Joan den astean hasi zuten ikastaroa Biterin, eta hiru saio izango dira, Mertxe San Nicolasen taldeak gidatuta, EZIAko koordinatzaileak.
Helburua da, haurren babes falta egoerak detektatzea, lanketa metodoan sakonduz: «zentzu honetan, irakasleen lana oso garrantzitsua da, beraiek baitira egunero haurrekin hartu-emana dutenak, kontaktuan daudenak».
Udalaren esanetan, erakunde guztien betebeharra da haurren ongizatea bermatzea: «ildo honetan, Udaleko ordezkariek ezinbestekotzat jotzen dute ikastetxeen eta Udaleko zerbitzu desberdinen arteko koordinazioan jarraitzea eta sakontzea».