Proposamenak lehenesteko bigarren saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 24a, 02:00

Hernani Erabaki egitasmoa aurrera dijoa. Ekainean jarri zen martxan, herritarren par­t­e­har­tzearekin. Udan berriz, ekaine­tik irailera, bigarren fasea ga­ra­tu dute Udaleko tek­nikari, zine­go­tzi eta langileek; hau da, ba­lo­razio teknikoa eta ekonomikoak egin dira. Hala, hasiera batean jaso ziren 136 proposamenetatik 60 inguruk egin dute aurrera. Hain zuzen, proposamen hauek dira orain izaten ari diren saioetan lantzen ari direnak.

Bi galdera, proposamenei
Iraileko saioetan erabakiko da her­naniarrei 60 proposamen horietatik zeintzuk iruditzen zaiz­kien garrantzitsuenak. Pro­posamen bakoitzari bi galdera egin­go dizkiete: Honek egu­ne­roko bizitza errazteko balioko al du? Kostua eta ekarriko duen onu­ra ore­katuak al dira? Balo­ra­zio onena jasotzen duten 30 pro­po­samenak iritsiko dira hau­taketa fasera. 

Hiru saio, irailean
Irailean zehar hiru saio egingo di­tuzte. Atzo egin zuten au­rre­nekoa; gaur bigarrena izango da, 18:00etan, Plaza Femi­nis­tan. Eta astelehenean azkena, 19:00etan, Gabriel Zelaian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!