Sortuk deituta, kontzentrazioa egingo da gaur, Plaza Berrin, 19:30etan. Bihar, Espainiako Auzitegi Nazionalak bilkura du, euskal preso politikoen sakabanaketarekin bukatu eta Euskal Herriratzeko egindako eskaerari erantzuteko. Sortuk beharrezkoa ikusten du euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea, eta kalera ateratzeko deia egin du.