Herri bilgunerako deia egin du gaur Hernaniko EH Bilduk, Biteri kultur etxean; 19:30etan. Bilgunean bi gai landuko dituzte: Hauteskunde orokorrak eta udalgintzako azken berriak; hernaniar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Azaldu dutenez, hauteskunde orokorren gaiaren inguruan, bi dokumentu prestatu dituzte nahi duenak eskuratu ditzan; Garinen daude. Irakurri nahi duenak, www.kronika.eus web gunean, berri honen notiziak eskuratu ditzake.