Ttapa-ttapa, bueltaxka bat egiteko prest?

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 02:00

Mugikortasun Astea bete-betean da, eta gaur, bereziki helduei zuzendutako ekintza izango da: Ttapa-ttapa, denok batean. Ibi­l­bidean parte hartzen dutenek, osasuna zainduz, ondo pa­satzeko aukera izango dute. Joan den ikasturtean bezala, 11:00etan Atse­gindegitik abia­tuko dira; eta bukaeran, ha­maiketako be­rezia egingo da gerturatu diren guztientzat.
Antolatzaileek azaldu du­te­nez, Ttapa-ttapa, Denok ba­te­an ekimenaren helburua da, adi­ne­ko pertsonak kalera ate­ra­tzera animatzea «aukera izan­g­o dute ibilbidean zehar ari­keta fisikoa egiteko eta adin be­reko pertsonekin sozializa­tze­ko».

Asteazkenero, aukera
Gaur izango da ikasturte be­rriko aurreneko buelta; eta he­mendik aurrera, asteaz­kenero izango da aukera: «aben­dua­ren 16ra bitartean, as­teaz­kenero izango da au­kera; nahi duena Atse­gin­degira gerturatu daiteke eta ibilian jen­dea ezagutu eta ondo pasa. Ez da izena eman beharrik. Ani­matu zaitezte!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!