Larunbatean bildu zen Astigarragako Udaleko Plenoa, eta hainbat gai eztabaidatu zituzten. Besteak beste, Garraio Hiriaren proiektuaren kontra, mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk, «Aldundiari esateko Astigarragako herria ez datorrela bat proiektuarekin», baina kontra bozkatu zuten EAJk eta PSE-EEk, eta mozioa onartu gabe geratu zen.
Onartu zena, hiru alderdiek bat eginik aurkeztu zuten mozioa izan zen: Astigarragako Udalbatzak prestutasuna erakutsi du, gerrako errefuxiatuak hartzeko.
Plenoan landutakoak zabal, larunbateko Kronikan
Beste hainbat gai ere jarri zituzten mahai gainean Plenoan. Landutako gai guztiak eta hartutako erabakiak zabalago landuko ditu Kronikak, datorren larunbateko Urumeako edizioan.