Sagarraren festa haundia, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 02:00

Sagarrak hartuko du prota­gonismoa berriro Astigarragan, asteburu honetan. Beste urte batez, eta badira hamabost, Sagar Uzta ospatuko dute, hiru eguneko festarekin.
Ostiralean bertan izango da aurreneko ekintza, eta sa­ga­rra­ren bueltan, dastatzea da plan nagusienetakoa: Euskal He­rriko sagarren dastatze gi­da­tua egingo dute Gure Izarra el­kartean, arratsaldeko 19:00e­ta­tik aurrera. Nahi duenak har­tu dezake parte, baina au­rrez eman behar du izena: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com.
Iparraldeko eta hegoaldeko sagardo sagarrak dastatuko dira bertan, Josu Osak, Gabriel Durrutyk eta Juanito Zapirai­n­ek gidatuta.

Mendi buelta eta errelebo proba, igandean
Plan bikoitza prestatu dute larunbaterako. Aurrena, goize­ko 09:30etan hasita, mendi buelta egingo dute familian, Santiagomendiko Sagardo­bi­dean zehar, sagar mota ez­ber­dinak ezagutzeko. Horretarako ere, izena eman behar da, e­mail eta telefono berdinetan.
Ondoren, 11:00etan, Sagar­do­bide Erronka egingo dute bigarrenez. 11 sagardotegitako taldeek hartuko dute parte, lau kideren errelebo proban: nes­ka bat eta mutil bat ko­rri­ka, eta beste neska-mutil bikote bat bizikletan. 6,5 kilometroko ibilbidea egingo du bakoitzak, Plazatik abiatuta, ermitara igo eta Santiagomendin barrena buelta eginda.


XV. SAGAR UZTA

Sagarraren Jaia, igandean
Igandean izango da festaren ekitaldi nagusia. Sagarraren Jaia ospatuko dute Foru Pla­zan, goizeko 10:30etan hasita, eta denetik izango da bertan: azoka, sagarren bilketa...

Irailak 25, ostirala
19:00, Euskal Herriko sagarren dastatze gidatua, Gure Izarra elkartean. Ize­nematea: info@sagardoetxea.com edo 943 55 05 75.

Irailak 26, larunbata
09:30, Sagar motak ezagutzeko, Santiagomendiko Sagardobidean zehar mendi buelta familian. Ize­ne­matea: info@sagardoetxea.com edo 943 55 05 75.
11:00, II. Sagardobide Erronka, sagardotegien arteko errelebo proba, Santiagomendin zehar. 11 sagardotegi ariko dira, lau kideko taldeetan: bi bizikletan, eta beste bi korrika.

Irailak 27, igandea
10:30, Sagarraren Jaia, Foru Plazan: bertako produktuen azoka, sagardo dastaketa, sagar biltzea, sagar-zaku lehiaketa, kirikoketa, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!