Haur eta heldu, bizikleta gainean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 02:00

Mugitzeko beste hainbat modu ikasi eta praktikan jarri dituzte egunotan astigartarrek, baina bitartean, ondo pasatzeko aukera ere izan dute. Ginkana egin zuten larunbatean, Herri Eskola­ko patioan, eta mota guztietako oztopoak gainditu zituzten haurrek, bizikleta gainean. Ondoren, gainera, txokolatada izan zuten. Eta Mugikortasun Asteari bukaera emateko, helduak igo ziren bizikleta gainera atzo, herrian barrena nola ibili ikasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!