Indartsu hasi da Mundarro, Zubietatik garaipena ekarrita

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 02:00

Aurrekoa bukatu bezala, bi­kain hasi du denboraldi berria Mundarrok, Erregional Prefe­rente mailan. Ez zeukaten par­tidu erraza moreek, Deustoren kontra Zubietan. Baina auke­rak aprobetxatuta eta gogor lan eginda, hiru puntuak ekarri zituzten, 1-3 nagusituta.
Hobeto sartu zen partiduan Deusto, baina momentu txa­rra­ri etekin ezinhobea atera zioten moreek: Riosek bandatik atera, eta buruz egin zuen gola Beñat Mendiburuk. Markagai­luan aurretik jarrita, lasaiago ibili zen Mundarro, baina hala ere, lan haundia egin behar izan zuten presioan, akatsen ondorioz. Edozein kasutan, 0-1 aurretik iritsi ziren atsedenal­di­ra, nekeak neke.

Beñat Mendiburuk egin zuen estreinako gola, eta Deustok berdindu ondoren, bi gol egin zituen Gutik, garaipena lortzeko.

Atsedenetik bueltan, kolpea
Gutxi iraun zien pozak asti­gar­tarrei, atsedenetik bueltan. Ha­si eta hiru minutura, par­ti­dua berdindu zuen Deustok, Ivan Gomezek penaltia egin on­do­ren, baloiak eskuan emanda.
Taldeak, ordea, ez zuen amore eman, eta kolpeari beste kolpe batekin erantzun zion. Deustoko atezainaren irteera txar bat aprobetxatu zuen Gu­tik, eta aurretik jarri zuen be­rriro taldea (1-2).
Gutik berak eman zion az­ken errematea partiduari, gol polit batekin 1-3koa jarriz, ba­nakako jokaldi baten ondoren.
Garaipenarekin, sailka­pe­ne­ko hirugarren postuan hasi du Liga Mundarrok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!