Parte hartze mahaia osatuko da etzi, hondakin bilketaren kontsulta lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 23a, 02:00

Ostiralean osatuko dute au­rreneko parte hartze mahaia, hondakin bilketaren kon­tsul­ta eztabaidatzeko. Udaletxeko ple­­no aretoan deitu dute bile­ra, arratsaldeko 19:00etan, eta he­rritar guztiei irekia izango da.
Parte hartze mahai hori osatuko da, Udaleko alderdi po­litiko guztien ordezka­rie­kin, eta Astigarragako elkarte zein talde ezberdinetako or­dez­ka­ri­ekin. Irailaren 7ko Parte Hartze Batzordearen bileran proposatu zuen EH Bilduk mahaia era­tzea, kontsulta nola egin era­ba­kitzeko, eta aho batez onartu zuen batzordeak. Horrela, parte hartze ordenantzak jaso­takoari jarraiki egingo da.

Asmoa, «herritarren parte hartze zabalena lortzea»
Gobernu Taldeak adierazi du, «herritarren parte hartze za­ba­lena» lortu nahi duela horrela, jarraipen mahaietan eta ba­tzor­deetan, eta «deitzekoa den herri kontsultan».
Hain justu, eguna eta ordua aukeratu dituzte, «kon­tsultan egingo den galderaz in­for­ma­zioa jasotzeko ahalik eta jende gehien hurbil dadin». Kon­tsul­ta egitea da Udal Gobernu Tal­dearen «helburu nagusia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!