Igandetik martxan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Beasainen izan zen final zortzirenetako lehenengo saioa, eta Jon Maiak lortu zituen puntu gehien, 456,50, Zestoako final laurdenetarako pasea lortuz. Eli Pagola hernaniarrak bosgarren egin zuen, 420 punturekin. Pagolak fase osoko puntuazioen zain egon beharko du orain.