«Edukiontzi sistemaren alde gaude»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Asteleheneko kirol eta partehartze batzordeari erreferentzia eginez, halaxe azaldu du Go­bernu Taldeak prentsa ohar bidez: «Gai nagusia atez atekoa kentzeko herri kontsulta izan da. Eztabaida gehien eragin duen puntua izan da, zehazki zein izango den kontsultan herritarrek erantzun behar izango du­ten galdera. Horretaz gain, oposizioko EHBildu eta PSEko kideek jakin nahi izan dute udal gobernuak  zein hiri hondakin bilketa sistemaren alde egiten duen». 
Eta horri erantzunez, adierazi du Udal gobernuak Astigarra­garako nahiko lukeen gaikako bilketa sistema, zaborra edukiontzi bidez jasotzen duena dela, «materia organikoa jaso­tzeko bosgarren edukiontzia ja­rriz. Ildo horretatik, gobernu jeltzaleak San Markos Mankomu­ni­tateari bostgarren edukiontzia jartzearen inguruan txosten tekniko-ekonomikoa eskatua dio», gaineratu du. 
Hauteskunde-programan jasota daukaten legez, herritarrei atez atekoaz erabakitzeko aukera emango dien galdeketa egitea ezinbestekoa deritzote. «Hortaz, galderak atez atekoa bai ala ez erabakitzeko behar du izan, atez atekoa kentzearen alde bozkatzeak edukion­tzi sistemaren alde egitea esan nahi baitu», azaldu dute. 
Gobernu taldeak positibotzat jo ditu asteleheneko partehar­tze batzordean mahaigaineratutako iritzi ezberdinak eta aurreratu du, aurki bilera irekira deituko dituela astigartarrak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!