Euskara Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean Alesbesen (Villafranca de Navarra) bigarren urtez, eta bertara joateko gonbidapena jaso zuten Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzetako kideek. Izan ere, euskaraz kantatzen dituzte aurorak.
Egunpasa ederra egin zuten bertan, herriko kideekin bat eginda, kantuan, alai.
Egun osoko festa
Giroa ederra izan zen egun osoan zehar, eta abesbatzako kideekin bat egin zuten Alesbeseko euskararen aldeko hainbat kidek. Horiez gain, Adolfo Araiz nafar parlamentaria ere bertan izan zen, kantu alaiekin bat eginda.
Kaleetan barrena aritu ziren kalejiran eta kantuan, txistu eta akordeoi hotsek lagunduta. Era berean, plazan bilduta kontzertua ere eman zuten. Eta hainbeste lan egin ondoren, indarrak berreskuratzeko bazkari eder baten bueltan bildu ziren.
Egun borobila izan zen, eta datorren urtean errepikatzeko gogoz itzuli ziren Goizuetara aurorak.