«Preso guztiak etxean behar ditugu gatazka eta ondorioak betiko ixteko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 02:00

Espainiako Auzitegi Nazio­nalak bilkura egingo du ostiralean, euskal preso politikoen sakabanaketarekin bukatu eta Euskal Herriratzeko egindako eskaerari erantzuteko. Eskaera honi kasu egin edo ez erabaki behar du Entzutegi Nazionalak, eta Sortuk mobilizazioak deitu, eta prentsa oharra bidali du Kronikara.
Sortuk dio, PPrentzako lehentasuna jarraitzen duela izaten salbuespeneko neurrietan oinarritzen den espetxeko politikari eustea: «espetxe politika da bere tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan. ETAk borroka armatua amaitutzat jo zuenetik lau urte igaro dira, eta espetxeetako egoerak okerrera egin du».
Oharrean Sortuk dio, zigorrak luzatzen ari direla faktuzko biziarteko zigorra ezarriz: «sa­kabanaketarekin, erru­leta errusiarrera kondenatu ditu PPk astebururo senideak; larriki bizi diren pertsonak preso man­tentzen jarrai­tzen dute... hauxe da espetxeetako egoeraren erradiografia».
Erabakia testuinguru ho­netan datorrela dio Sortuk: «pen­tsa daiteke erabakia al­dez au­rretik idatzia dagoela Ma­drilgo gobernuaren eskutik, alegia, orain artekoarekin segitzea».
Gauzak horrela, Sortuk be­harrezkoa ikusten du euskal pre­so politikoen aldeko esku­bi­de­en aldeko borroka indartzea: «es­pe­txe politika krimi­na­­laren aukera egitea konponbidearen al­de jardutea delako, eta noski, preso guz­tiak etxean behar ditugulako gatazka eta bere ondori­oak be­hin betiko ixteko. Eta ho­rre­ta­ra­ko, le­henengo urra­tsa da, presoen Euskal He­rriratzea eta sa­kabanaketari amaiera ematea».

Kontzentrazioa, etzi
PPren espetxe politika kriminalarekin bukatzeko indarrak bi­derkatu behar direla dio Sortuk: «mobilizazio sozialen bitartez, babes eta presio politiko eta instituzionala indartuz...Hori da Sorturen konpromisioa eta aurrerantzean herriz herri jorratuko dugu zeregina».
Hernanin, ostegunean dei­tu dute kontzentrazioa, 19:30­etan, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!