«Erabaki guztietan parte hartzea lortu behar dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 02:00

Apirilean ireki zen propo­sa­menak egiteko epea. Guztira, herritarrek 136 ideia bota z­i­tuz­ten Hernani Erabaki pro­ze­su­a­ren barruan, 2016ko au­rre­kon­tuetan sartzeko, eta 60 in­guru onartu dituzte udal teknikari, zinegotzi eta langileek.
Orain, berriro ere, he­rri­ta­rrek hartuko dute hitza, pro­po­samen horien artean le­hen­ta­sunak jartzeko. Juan­txo Mor­cillo, talde eragileko ki­deak, argi dauka zergatik den garrantzitsua parte har­tzea.

Zergatik sartu zinen talde eragilean?
Lehengo urtean bile­retan hartu nuen parte, eta aurten deitu egin didate talde eragileko par­te izateko. Harro egotekoa da. Zure partehar­tzea baloratzen dute. Bestalde, partehartzea­re­kin konprome­ti­tua nago, eta behingoagatik  galdezka hasi di­renez, bul­tza­tu egin behar da!

«Baloratzen jakin behar da badaudela beste proposamen batzuk, gureak baino interesgarriagoak»

Partehartzea garrantzitsua dela uste duzu?
Herritarrek parte hartu behar dute ia erabaki guztietan, eta ez bakarrik, lau urtean behin, botoarekin. Hau aurreneko pausu bat da. Administrazioek pausu bat eman dute, eta parte hartu beharra daukagu, erabaki guztietan parte hartzea lortzeko.

Lehengo urteko zein balorazio egiten duzu?
Partehartzea haundia izan ze­la ikusi nuen; ez nahi adina, be­ti nahi baitugu %100ekoa, bai­na espero genuenaren al­de­an, jen­de asko zegoen. Bi­le­ra batzu­e­tan, 50 lagunetik go­ra. Gainera, proposamen asko ja­so ziren; nahiz eta bileretara ez joan, jen­deak bere ideiak bo­ta zi­tu­en. Hori ona da. Eta ge­ro boz­katu egin zen. Au­rre­kon­tu eta prozesu batek mu­ga­tuta, baina boz­ka­tu egin zen. Alde ne­ga­tiboa izan da, ez du­tela berriro gal­­de­tu onar­tu­ta­ko pro­posa­me­­nak nola gau­za­tu; zabor edu­­kion­tziak non ja­rri, adi­bidez, edo nolakoak. Sa­konago iri­tsi behar dugu. Ideia da era­ba­ki­en inguruko ar­dura herri­ta­rrena izatea, eta huts eginez gero, denek egingo dugu huts.

Aurten irizpideak aldatu dira. Zergatik?
Teknikoek lana errazten digu­te. Talde eragileko kideok he­rri­tarren kolorea ematen dio­gu prozesuari, eta aurten, pro­posamenek aurrera egin de­za­ten, beste irizpide batzuk au­keratu ditugu; lehengo urtean, kaltetutako kolektiboen onura bilatu zen, eta aurten, egune­ro­ko bizitza erraztea.

Batzuek ikusiko dute beren proposamenak ez duela aurrera egin. Nola animatu, parte hartzera?
Agian baloratzen jakin behar da badaudela beste pro­po­sa­men batzuk, inte­resgarria­go­ak. Eta norberaren pro­po­sa­menak au­rrera egiten ez badu ere, agian zinegotziren batek entzun eta kontuan hartuko du. Ideia da denok dugula ardura bat, besteen gain utzi ezin dena. Erabakiak hartzen dira ideiak emanez edo onartuz.

Hernanin egin da bestelako partehartze prozesuren bat, eta diru faltaren erruz, ez da herriak erabakitakoa gauzatu. Horrek atzera botatzen ditu asko...
Akats bat izan zen bozkaketa hartako emaitza ez gauzatzea. Ez dut uste asmo txarrik ze­go­e­nik, baina ez zen asmatu gal­derarekin eta garaiarekin. Hala ere, badago jendea pen­tsa­tzen duena alferrikakoa dela parte hartzea, gero ez bada era­ba­ki­ta­koa egingo. Baina orain hel­bu­ru­ak ger­tua­gokoak eta ze­ha­tza­go­ak dira. Agian ho­bea litza­tekeela dirua aurrez­tea, orain egin ezin diren proiek­tuak egin arte? Edo zer­gak igotzea? Hura gaizki atera ze­lako, ezin gara gelditu. Nahikoa ikasteko au­kera dau­ka­gu, egun batean 5 edo 50 mi­lioi­ko aurre­kon­tuen gainean erabakitzeko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!