Gitarra jotzen ikasteko klaseak emango dira Kantuz elkartean eta asteazkena da izena emateko azken eguna. Udaleko webgunean (www.hernani.eus) dagoen eskaera orria bete behar da eta udaletxean entregatu (HHZ). Apuntatzen direnek, bilera informatiboa izango dute ostiralean, irakasleekin.