Ikasturte berria martxan, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 21a, 02:00

Udal Euskaltegiak gaur hasi­ko du ikasturtea. Talde ba­tzue­tan badaude oraindik pla­za batzuk hutsik eta, horiek betetzeko, matrikula epea za­baldu egin dute beste astebe­tez. Beraz, matrikulatzeko epea irailaren 25era arte izango da zabalik.

Aukera zabala
Aukera zabala dauka euskera ikasi nahi duenak euskalte­gian:  goizetan, eguerditan, arra­tsaldetan eta gauetan; bai aurrez aurreko taldean, bai autoikaskuntzan ordena­gailu bidez; maila guztiak. Horrez gain, malgutasuna eskaintzen dio euskaltegiak ikasleari modulazio eta ordu­tegi aldetik, bakoitzarentzat egokiena den irtenbidea aurkitzeko.
Euskera ikasi, mantendu eta hobetu; tituluren bat atera: HABE, EGA, perfilak, Hizkuntza Eskola Ofizialekoak... asko dira ikasleen helburuak.  Eta nabar­mendu dutenez, euskaltegian urte askoko esperientzia eta formazio haundia daukan ira­kasle talde batek lagunduko dio jarritako helburuak betetzen.  

Praktika ere bai
Ikasitakoa praktikan jartzeko ere aukera zabala izango du ikasleak: asteburuko barnete­giak, tailerrak, hitzaldiak...  Eta izena eman ez duenak ere bai. Joan den ikasturtean abian jarritako Kafe tertulia berriz jarriko du martxan urrian, euskera praktikatuz momentu atsegin bat pasa nahi duen edozein herrita­rrentzat, euskaltegiko irakasle batek dinamizatuta; doan, kontsumizio baten truke.
Diru laguntzak ere badira. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 33 18 96 edo euskaltegi@hernani.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!