Tttapa-Ttapa bihartik martxan, ondo pasa eta osasuna zaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 02:00

Mugikortasun Astearekin bat egin, eta bihartik aurrera martxan izango da, berriz ere, Ttapa-ttapa egitasmoa. Ani­matzen diren guztiak batera, goizeko ibilaldia egiteko deia egin dute bihar. Goizeko 10:30etatik 12:00etara egingo dute buelta, Atsegindegitik abiatuta.

Bederatzi ibilbide
Egitasmoa martxan jarri duten erakunde eta taldeek apirilean egin zuten aurkezpena, eta edonork egiteko moduko bederatzi ibilbide prestatu zituztela azaldu zuten. Asteazkenero izango da buelta egiteko aukera.

Helburua, bizi kalitatean eta osasunean eragitea
Egitasmoaren helburua da herritarrak, eta bereziki helduak, oinez ibiltzera anima­tzea. Hau da, helduen bizi kalitatean eta osasunean eragitea. Aurkezpenean azaldu zuten moduan, Ttapa-ttapak sozializatzeko aukera ematen du, hau da, parte hartzen dutenek, elkarrekin ariketa egingo dute, hamaiketakoan hitz egiteko aukera izango dute, eta bide batez, hobekuntza mentala, fisikoa eta soziala bultzatuko dira.

Kirol egokitua, ostiralean
Mugikortasun Astearekin jarraituz, zazpigarren urtez, kirol egokitua egitasmoa egingo da ostiralean. Nire lekuan jarri lema oinarri hartuta, Atse­gindegin izango da, arra­tsaldeko 17:00etatik iluntzeko 19:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!