Eguraldi paregabea egin zuen atzo eta eskertu zuten Karabeleko auzotarrek. Auzoko eguneko ekintzetan gogotik gozatzeko aukera izan zuten. Patinetan ibilaldia eta ginkana izan zituzten esnatzeko, eta buruhaundi eta pailazoak, ondoren. Tortilla Txapelketak ere ez zuen hutsik egin eta gustora hartu zituzten gerturatutako auzotarrek, denen artean jan baitzituzten aurkeztutako tortillak. Arratsaldean, ohi bezala, sekulako arrakasta izan zuten haurrentzako jolasek. Argazkiak:
http://www.kronika.eus/argazkiak/albuma/karabeleko-auzo-eguna-2015-129/