Sortuk deituta, kontzentrazioa egingo da ostegunean 19:30etan, Plaza Berrin. Irailaren 25ean, ostiralean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek sakabanaketarekin bukatu eta Euskal Herriratzeko egindako eskaerari erantzuteko. Eskaerari kasu egin edo ez erabaki beharko du Auzitegi Nazionalak. Sortuk beharrezkoa ikusten du euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea eta ostegunean kalera ateratzeko dei egin du.