Langabetuak kontratatzeko, diru laguntzak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 20a, 02:00

Donostia-Beterri bailarako Udalek (Andoain, Astigarraga, Her­nani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek), langabetuak kon­tratatzeko diru-laguntzak es­kain­tzen dituzte, enplegua sustatzeko asmoz. Bertako en­presei zuzendutakoak dira, edozein ne­goziotakoak, aipatutako bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbiden izena eman­da daudenak kontratatzeko.
2015eko aurrekontuan 110.250 euro aurrikusi dira diru-lagun­tza honetarako. Zenbate­ko hau Lanbidek finantzatzen du.

Eskaera egin
Enpresek diru-laguntza hau jasotzeko, Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute eta Lanbidek proposatutako pertsonen artean aukeratu beharko dute.
Kontratazio hauek 2015eko ekainaren 22tik aurrerakoak izan behar dira. Eta diruz lagundutako kontratuek 2016ko maia­tzaren 31 baino lehen bukatu behar dute, 6 hilabete gorako kontratuak izan ezik. Hala ere, aipatutako data baino lehen bu­katu beharko dituzte kontratuaren lehendabiziko 6 hilabeteak.

Kopuru desberdinak
Laguntza ekonomikoak zenbateko hauen araberakoak izango dira:
1.- 3000 euroko gehienezko la­gun­tza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontraturako.
2.- 6000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontraturako. Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino haundiagoa izango.
3.-Diru laguntzak  gehikuntza izango du honako hauek kontratatzen direnean: 55 urtetik gorako iraupen luzeko langabetuak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino haundiagoa izango.
Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute gutxienez, eta kasu honetan adierazten den diru-laguntzaren erdia jasoko dute.

Martxoaren 31 arte
Eskaerak  aurkezteko epea mar­txoaren  31 arte izango da, eta Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gaz­te­ria Saileko bulegoan egin behar­ko da (La Salle etorbidea 6).
Informazio gehiago: Alfonso Gonzalez (943 33 50 21), alfonso-g@hernani.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!