Akola inguruetan txangoa bihar, familian

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Txangoa egingo dute bihar ereñotzuarrek, Akolako inguruetan barrena, trikuharriak ezagutuz. Ereñotzuko parketik abiatuko dira 09:30etan, kotxez Akolara hurbildu eta ibilbidea hasteko. Haurrekin egiteko modukoa izango da, eta eguerdi partean bueltatuko dira. Asmoa da, hilabeteko laugarren igandero egitea horrelako txangoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!