Harituz elkarteak, Indarkeria sexistaren aurkako matazak proiektuarekin, parte hartuko du Madrilen azaroaren 7an egingo den martxan, indarkeria sexistaren kontra. Bertara joateko, eta Udalarekin elkarlanean, autobusak jarriko ditu. Azaroak 7ko goizaldean joango dira, eta 8ko arratsaldean bueltatu. Urriaren 15era arte dago aukera apuntatzeko: 630 678 474.