Hainbat hiri-altzaritan esku hartzeko eskatu du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 20a, 02:00

Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile sozialistak Udal Gobernuari eskaera egin diola jakinarazi du, hiri-altzarietan hainbat moldaketa egin ditzan, bere ustetan, premiazkoak direnak.
Alde batetik, Karabel eta Zikuñaga tarteko bidean zeuden bankuak berriz jartzeko eskatu dute sozialistek. «Bizila­gun ugari izan dira udan zehar eskatu digutenak hainbat banku berriz jartzeko». Eskaera dagoeneko bideratu dutela gaineratu du eta gobernu taldeak erantzun duela pintatzeko kendu zirela eta lan horiek bukatzean, berriz jarriko direla. PSE-EEk uste du nahikoa denbora izan dela, bizilagunen lehenengo eskaera maiatza bukaeran jaso baitzuten.
Bigarren eskaera, Karabele­ko Olaeta plazan dagoen umeentzako parkeari begira egin dute. Berau konpondu eta berri­tzeko eskatu dute, hain zuzen. «Eskaera aurkezterako garaian hainbat argazki eran­tsi ditugu eta horietan ikusi daitekeen bezala, oso egoera prekarioan dago, eta parkea erabiltzen duten umeentzat arriskutsua ere izan daiteke», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!