Master atala jarri nahi du martxan Hernaniko igeriketa taldeak. Horretarako izena eman eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duten herritarrei. Azaldu dutenez, masterrean entrenamendua da helburu nagusia, eta horretarako, beharrezkoak diren alderdi tekniko, taktiko eta fisikoak landu eta garatuko dira. Azpimarratu dute, baita ere, lehiatzea ez dela derrigorrezkoa izango.
Eta gaineratu dute, entrenamendu talde bat izango denez, helburua izango dela igerileku, ur ireki eta triatloi txapelketetarako ahalmena landu eta hobetzea; beti ere, igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura alde batera utzi gabe.
Entrenamendua: urriak 5
Entrenamandua urriaren 5ean izango da, astelehenean, eguerdiko 13:00etan. Parte hartu nahi duten guztiak animatu dituzte egun horretan azaldu eta izena ematera. Beharrezkoa den informazioa eta zalantzak ere, egun horretan eman eta argituko dituzte.