Bost puntuko bultzada, jokalari eta zaleek

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

«Erronka da iaz baino hobeto hastea, eta horretarako, etxeko partiduak irabazi behar ditu­gu. Gure arma onena da Lan­da­re, etxekoak dira klabea», diote Ugaitz Otañok eta Igor Genuak, Hernani errugbi taldeko bi jo­kalari beteranok. Eta erronka betetzeko, estreinako partidu­an bertan daukate aukera ede­rra.
Gaur hasiko dute denboraldi berria, Ohorezko Mailan lauga­rrena segidan, eta etxeko bero­tasunean estreinatuko dira hi­ru­­koloreak. Gernikaren kontra ariko dira, 17:00e­tan Landaren: «bost puntuak lortzea espero dugu. Aurten lehenago hasi gara entrenatzen, aurreneko par­tiduetara ondo iristeko».

Hasteko, baja garrantzitsuak
Prestaketa goiz hasita ere, zail­tasunak ere izango dituzte hiru­koloreek: «baja garran­tzi­tsuak izan ditugu, eta espe­rien­tzia haundiko titularrak dauz­ka­gu lesionatuta: Iraitz Gar­men­­dia eta Igor Etxeberria. Bai­na jen­de gaztea sartu da, eta ari dira errit­moa eta konfiantza hartzen. Pisu askorik ez dau­ka­gu­nez, joku azkarra eta dina­mi­koa egin behar dugu, eta tal­de guztiak ikasi behar du».
Ikasketa prozesu hori so­matu dute lagunarteko parti­duetan ere: «aurrenekoan oso galdu­ta ibili ginen; bigarrenean hobeto, gauza politak egiten, nahi dugun jokua».

Joku sistema originalera buelta
Joku aldaketarekin, hobeto ari­tzea espero dute hirukoloreek: «iaz sistema berezi batekin hasi ginen, eta gehiegi izan zen gu­re­tzat, ez genuen asmatu. Ho­rre­gatik, gure joku originalera bueltatu ginen bigarren itzu­lian, eta ondo atera zitzaigun. Horrekin segiko dugu aurten».

«Gero eta zailagoa dago liga»
Urtero bezala, mailari eustea izango du helburu Hernanik, «ahal bada gutxiago sufrituta. Baina ez dugu uste lasaiago ibi­­li­ko garenik. Oso talde gaztea dau­kagu guk, eta gero eta zai­la­goa dago liga. Beste taldeek gero eta gehiago eta hobeto fitxatzen dute. Urtero daude aurpegi be­rriak, talde guztietan. Gurean ere bai, baina samoarrik edo Fijikorik ez duzu topatuko...».
Gernikak berak, esaterako, 6-7 jokalari berri izango ditu: «ondo datorkigu orain jokatzea beraiekin, talde bezala osatu gabe daudelako oraindik. Bai­na indibidualki hobeak dira».
Horren aurre­an, taldea izan­­go du puntu fuer­tea Her­nanik, «denak zentzu ber­dinean lehiatzea».


OHOREZKO MAILAKO TALDEA - 2015/2016 DENBORALDIA

1go lerroa: Jon Insausti, Beñat Iradi, Lander Meaza, Eneko Noriega, Ugaitz Otaño eta Iñaki Otxotorena.

2garren lerroa: Patxi Agirrezabala eta Jon Otxotorena.

3garren lerroa: Ander Gutierrez, Mikel Otxotorena, David Pelaz, Mikel Perez eta Iker Sevillano.

Atzeko lerroetan, giltzarriak: Mattin Collado, Iraitz Garmendia, Igor Genua, Ander Larretxea, Pello Perez eta Jon Zumalabe.

Hegalak, erdilariak eta atzelariak: Tomax Elorza, Igor Etxeberria, Oier Garmendia, Iñaki Leonet, Mattin Mujika, Jon Ander Puertas eta Jokin Uzkudun.

Harrobitik etorriak: Anartz Elosegi (erdilaria), Axier Lopez (erdilaria), Aitor Lukas (hegala), Haritz Muñoa (1go lerroa) eta Beñat Zinkunegi (3. lerroa).

Taldera itzulitakoak: Jokin Esnal (erdilaria) eta Tony Jones (erdilaria).

*Entrenatzaileak: Jon Insausti, Jon Iraola eta Patrick Polidori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!