EH Bilduk Herri Bilgunea egingo du asteazkenean 19:30etan Biterin. Bertan, Hauteskunde Orokorrak landuko dituzte eta udalgintzako azken berrien inguruan hitz egingo dute. Hauteskunde orokorren gaia lantzeko, bi dokumentu prestatu dituzte: Amaiurren legealdiaren balorazioa eta Hauteskunde Orokorren inguruko planteamendua. Garinen egongo dira kopiak paperean nahi dituenarentzat.