Zuhaitzak kenduko dituzte Pana eta Politena parkeetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Hernaniko Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz, zuhaitzetan beste hainbat ekintza egingo ditu datozen egunetan. Pana eta Politena parkeetan izango dira. Zuhaitzak aztertu ziren eta egoera arriskutsua edo ahultasunen bat atzemandako zuhaitzak kenduko dira, istripuak saihesteko. Dagokion urte-sasoian eta eguraldia lagun, kendutako zuhaitzak ordezkatuko dira. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!