Hernani erabaki prozesua berriro martxan da, aurrekontu partehartzaileei dagokiona. Ekaina eta iraila bitartean, Hernaniko Udaleko teknikari, zinegotzi eta langileek herritarrek egindako proposamen guztiak baloratu dituzte. Modu horretan, apirila eta maiatzean jasotako 136 proposamenetatik 60 proposamen inguruk egin dute aurrera prozesuan, eta horiek izango dira irailean abiatuko den fase honetan landuko direnak.
Honako lanketa egin dute teknikariek: Udalaren eskumenak diren edo ez ikusi, aurrekontuaren atal zehatz batekin edo gestioarekin zerikusia duten aztertu, teknikoki bideragarriak diren aztertu, aurreikuspen ekonomikoa egin, errepikatzen diren proposamenak elkartu.
60 proposamen hauekin, zer egin?
60 proposamen horietatik hernaniarrentzat garrantzitsuenak zeintzuk diren erabaki beharko da orain. Horretarako, hiru saio ireki antolatu dituzte. Proposamen bakoitzari bi galdera egingo dizkiete: Propo-samen honek gure eguneroko bizitza errazteko balio du? Proposamenaren kostua eta ekarriko duen onura orekatuak dira?
Bi galdera horiei erantzunez balorazio onena jasotzen duten 30 proposamenak iritsiko dira hautaketa fasera.
Hiru saio ireki
Proposamenak lehenesteko honako hiru saio egingo dira: irailaren 23an, asteazkenean, 18:00etan Biterin; irailaren 24an, ostegunean, 18:00etan Plaza Feministan; eta irailaren 28an, astelehenean, 19:00etan Beterrin (Gabriel Zelaia).