Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak, Age elkarteak, asteazkenean aurkeztuko du Elkar Ezagutzen proiektua. Donostiako Dr. Camino liburutegiko ekitaldi aretoan (Abuztuak 31 kalea, 30) izango da, goizeko 11:00etan, eta herritar guztiei dei egin die bertaratzeko.
Bertan, Elkar Ezagutzen proiektuaren sustapen bideoa aurkeztuko dute, eta, era berean, ezagutzera emango dute elkarteak egiten duen lana epilepsia duten haur, nerabe eta familiartekoen bizikalitatea hobetzeko. Bereziki, eskoletako ikasleei zuzendutako proiektua da, epilepsia dutenak integratzen laguntzeko.