Patinen eta bizikleten txanda, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Mugikortasun Astearen ba­rruan, bi ekintza izango dira asteburu honetan. Gaur, pati­netan ibilaldia antolatu dute. Karabelen jarri dute hitzordua 09:30etan. Gainera, Karabelen bertan eta Zubiondo poligo­noan ginka­nak jarriko dira. 
Bihar berriz, Bizikleta Festa izango da, jende gehien bildu ohi duen ekintza, hain zuzen. Kasu honetan ere, 09:30etan jarri dute hitzor­dua, Plaza Berrin. 

Ttapa-ttapa ekimena, asteazkenetik aurrera

Asteazkenean bueltan izango da Ttapa-ttapa, Denok batean ekimena, osasuna zainduz on­do pasatzeko ibilbideekin. Lehe­ngo ikasturtean bezala, 11:00etan Atsegindegitik abia­tu­ko dira eta bukaeran, ha­mai­ketako berezia egongo da berta­ratutako guztientzat. Hel­burua da adineko pertsonak kalera ateratzea: ibilbideetan zehar ariketa fisikoa egiteko eta adin bereko pertsonekin sozializa­tzeko aukera izango dute. Abenduaren 16ra arte, asteazkenero izango du aukera nahi duenak parte hartzeko. 
Lehenengo saioa, Mugi­kor­tasun Astearen barruan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!