Garaipenak etxera, txapelketen hasieran

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Atzo ziren Gipuzkoako Txapelketako aurreneko partiduak. Urdangarin eta Zapiain kadeteek Aretxabaleta zuten aurkari, eta Olarra eta Altuna seniorrek, Antigua. Eta palan,  Alde Zaharraren aurka ziren aritzekoak, Barbero eta Solis.
Gaur, berriz, goizeko 10:15etan Txomiñenea frontoian ariko dira Harri Loidi eta Jokin Santxez seniorrak, 3garren mailan, Hernaniren kontra.

Loidi eta Santzex, final laurdenetan
Usurbilgo Txapel­ke­tan ere aritu ziren Loidi eta San­txez asteartean, eta 22-2 irabazi zieten Urmeneta eta Men­diari; final laurdenetara pasa dira.

Gurutzealde, Espainian
Oier Gurutzealdek, berriz, Es­pai­niako Kopako joaneko par­ti­dua jokatuko du gaur, 12:00etan Iruñeanko Men­di­llo­rrin, Julen Loitegiren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!