Arratsaldeko 16:00etan hasiko du denboraldi berria Mundarroko Preferente taldeak, Deustoren kontra, Zubietako zelaian.
Pasa den denboraldia 13garren bukatu zuen Deustok, Mundarrok baino 9 puntu gutxiagorekin, eta aurten ere, ahalik eta ondoen lehiatzen saiatuko dira astigartarrak, aurreneko partiduan puntuak etxera ekartzeko helburuarekin.
Antzeko taldea, ilusioz betea
Abuztuan hasi zen taldea lanean, eta oraindik osaketa lanetan dabiltza. Baina jokalariak «gogotsu» datozela azpimarratu du Egoitz Sayar entrenatzaileak. Bigarren entrenatzaile lanetan Adur Basurko ariko da, eta atezainekin lanean, Angel Barjacoba.
«Taldea antzekoa da», azaldu du Sayarrek. «Jokalari gehienak jarraitu egin dute, salbuespen gutxi batzuk kenduta; ikasketak edo lesioak medio. Hainbat jokalari berri ere etorri zaizkigu taldea indartzera. Gainera, 8 jubenil ere heldu dira Gorengo mailara». Lehengo urtekoa baino talde gazteagoa dute, beraz, «baina gogotsu datoz, jokalari horietatik gehienek iaz lehenengo taldean jolasteko aukera izan baitzuten», aipatu du Sayarrek.
«Kategoria hau oso berdindua dago, goitik nahiz behetik; beraz, garrantzitsua izango da sendo hastea»
Helburua, ahalik eta ondoen lehiatzea
Taldeak ilusio haundiarekin bukatu zuen pasa den denboraldian, eta azkenerako «Liga motz» egin zitzaien. Hori horrela, aurten «ilusio horri jarraipena ematea da asmoa, ahalik eta goren amaitzeko». Helburua, ahalik eta ondoen lehiatzea da. «Kategoria hau oso berdunda dago goitik nahiz behetik, beraz, garrantzitsua izango da sendoa hastea». Gaur ikusiko da.