Salaberriak finala gaur, Labriten

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Finalerako sailkatu zen Iker Salaberria pilotari goizuetarra, Aizpuru asteasuarra lagun, Iruñako Polque Torneoan. 22-11 irabazi zieten aurreko larunbatean, Egiguren eta Salaberriri. Final haundia gaur bertan jokatuko dute, Zubizarreta ataundarra eta Irurita iruindarraren kontra; Labriten, arratsaldeko 19:00etan. Aitor Aizkorbek, bere aldetik, galdu egin zuen Nafar Txapelketan, Mataren kontra (5-18).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!