Aizkorbe eta Salaberria, Labriten gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Partidu bana jokatuko dute gaur, Iruñako Labrit pilotalekuan, Aitor Aiz­kor­bek eta Iker Salaberriak. Eskuz banaka ariko da Aizkorbe, eta aurrean izanen du Oberena taldeko Mata, Nafar Txapelketan, goizeko 10:00etan. Aurreko astean, 18-6 irabazi zion Satrustegiri. Sala­be­rriak, berriz, Aizpuru asteasuarrarekin jokatuko du binaka, Egiguren eta Salaberriren kontra, Polque Torneoko semifinala, arra­tsaldeko 19:00etan. Bi partidu irabaztetik dator goizuetarra: 18-2 Gaskuerekin, Gartzarongo Txapelketan, Uriz eta Elizalderen kontra; eta 18-2 Ariztegiren kontra, Nafar Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!