Karabel auzoko eguna ospatuko dute larunbatean. Ohi bezala, umeentzako ekintzak izango dira nagusi (buruhaundiak, pailazoak, jolasak, txokolatada), baina helduek ere izango dute zerekin gozatu (tortilla txapelketa, barrikotea, paella, bingoa, Dja...). Jakinarazi dutenez, Paella eta bingorako txartelak, kamixetak eta zapiak erosteko, auzo lokaleko elkartean egongo dira ostiralera arte (17:00-20:00).