Urumea ibaiko landare eta animali bereziak ezagutzeko zita gaur, Mendaratzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Aranoko inguruak ezagutzeko asmoz, Mendaratzera jaisteko zita jarri dute gaur. Herrigintza Eskola berri bat eginen dute, udako oporraldia igarota au­rre­nekoa. Bertaratzen direnek, goiz pasa ederra egiteko aukera izanen dute, elkarrekin bazkalduta eta Urumeako espezie bitxienak ezagututa.
Kaxetan jarri dute elkartzeko zita, goizeko 10:30etan, eta elkarrekin jaitsiko dira Men­da­ratzera. Nabarmendu dute, gazteek eta familia osoak goza­tze­ko ibilaldi erraza izanen dela.

Goiza ondo hasteko, hamaiketakoa
Paseoa bukatuta, eta Urumea ibaiaren ertzera jaitsita, ha­mai­ketakoa eginen dute Men­da­ratzen bertan, 11:00etan.
Eta jarraian, Urumea ibaiko espeziak ezagutuko dituzte bertaratuek, Iñaki Sanz-Azkue Aran­zadiko biologoaren erakusketarekin. Bertan egongo da biologoa bera: «14 argazkiko era­kusketa izanen da, eta bertan bildu ditut Urumea ibaiko zenbait landare eta animalia bereziren argazkiak», azaldu du.

10:30etan jarri dute elkartzeko zita, Kaxetan, eta bertatik, elkarrekin jaitsiko dira Mendaratzera.

«Zaila da espezie hauek beste lekuetan aurkitzea»
Biologoak nabarmendu du, gainera, espezie horietako animalia eta landareak ez daudela toki askotan: «mehatxatuta dauden espezieak dira, eta guk Urumea ibaian bertan aurkitu ditzakegunak. Beste lekuetan, zaila da espezie hauek aurki­tzea. Oso landare eta animalia bereziak dira, bitxiak».
Argazkiak ikusi bitartean, azal­penak ere emango dizkie haurrei, «modu sinple batean, espezie horiei buruzko kuriosidadeak azalduz, besteak beste». Bildutako informazioa, eskolan erabiliko dute gero.
Baina gurasoek ere izanen dute aukera, edozein galdera egiteko, espezieren bati buruz ezer gehiago jakin nahi badute.

Bazkaria, norberak eramanda
Ondoren, 13:00ak aldera, elkarrekin bazkalduko dute gelditu nahi dutenek, bakoitzak etxetik eramandakoarekin.
Eguraldi txarra egiten badu, San Roke elkartean ema­nen dute Herrigin­tza Eskola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!