Hilaren 25ean azken ostiraletako kontzentrazioa egingo da, iluntzeko 20:00etan Joseba Barandiaran plazan, eta ondoren, mariskada zozketatuko da. Horrez gain, bertso afaria egingo da Ipintza sagardotegian, aurten hirugarren aldiz, eta Jexux Mari Irazu eta Asier Azpiroz Azpi izango dira bertsolariak; hasi berri den Gipuzkoako Txapelketako zakur zaharra eta sorpresa eman lezakeen promesa gaztea. Txartelak salgai daude, 25 euroan, Zipotza tabernan eta Ipintzan bertan. Sarrera bakoitzetik 10 euro preso politikoek egunkariak jaso ahal izateko erabiliko da, Gara edo Berriako harpidetzak ordaintzen laguntzeko.